Abadiñoko gaztetxeak 21. urteurrena ospatuko du

Aritz Maldonado 2019ko urr. 25a, 11:00

Asteon, urriaren 23an, 21 urte bete dira Abadiñok gaztetxea duenetik. Ospatzeko, txopoa altxatu zuten eta dantzariek euren saioa eskaini zuten. Ondoren, luntxa egon zen eta Bittor Altubek eta Gorka Pagonabarragak bertsoak kantatu zituzten. Gaur, urriak 25, futbito txapelketa jokatuko dute.

Zapaturako, egun osoko plana prestatu dute gazteek. Goizean bizikleta martxa egingo dute, eta, gero, futbito txapelketako finala jokatuko dute. 15:00etan gaztetxean batuko dira, bazkaltzeko; asko izanez gero, probalekuan izango da bazkaria. Arratsaldeko "karropoteoaren" eta jokoen ondoren, kontzertuekin itxiko dute eguna. Turbot, Personas Muertas eta Azken Hatsa taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Domekarako ere prestatu dituzte jarduerak. 16:00etan, bezperan zikindutakoa batuko dute. Amaitzeko, txokolote beroa hartuko dute, 20:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!