Urkiolako mendi lasterketa antolatuko dute domekan

Anboto 2019ko urr. 23a, 11:36

Santutegiaren ondoan hasi eta amaituko da. Ibilbide osoan parke naturalaren barruan ibiliko dira.

Lasterketa eta mendi martxa, biak egongo dira aukeran. Mendi martxa domekan, 09:45ean, hasiko da eta eta mendi lasterketa, 10:30ean. Ibilbideak 13.5 kilometro ditu eta, bestea beste, Saibitik igaroko dira.

Izen-ematea proba hasi baino ordu erdi lehenago egin daiteke: 12 euro da lasterketako izen-ematea eta 8 euro martxarena. Parte hartzaile guztientzat opariak egongo dira.

Sekulebedarra kirol kluba da kirol probaren antolatzailea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!