2020rako ordenantza fiskalak onartu dituzte Abadiñon, ezohiko bilkura batean

Aritz Maldonado 2019ko urr. 22a, 09:04

Udal gobernua osatzen duten EAJren eta Abadiñoko Independienteen aldeko botoekin, ordenantza fiskal berrien proposamena onartu dute.

180.000 eurotik gorako balio katastrala duten etxebizitzen kasuan, interes indizea %0,32tik %0,25era jaitsi da. "Aldaketa horrek %21eko jaitsiera bat suposatuko die jabeei", azaldu du Iñaki Rekalde zinegotziak. Bestalde, auto elektrikoen (%75) eta hibridoen (%50) jabeek hobariak eskatu ahalko dituzte. EH Bildu abstenitu egin da udalaren proposamenaren aurrean. Baina emendakin bat sartu du, hiru puntugaz. "Ez dugu uste udalak nahikoa egin duenik zergen karga jaisteko", azaldu du Mikel Urrutia oposizio buruak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!