Abadiñoko elkartasun maratoian jasotako dirua Biocrucesi eman diote

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 15a, 13:11

Ekainean haur minbiziaren ikerketara bideratzeko ekitaldi solidarioa antolatu zuten Abadiñon. Bertan, 12.297 euro jaso zituzten eta diru hori Biocruces Osasun Ikerketa institutura bideratu dute.  

Guztira, 370 lagunek eragin zieten pedalei ekaineko spinning maratoian. Horrez gainera, asteburu osoko egitaraua prestatu zuten antolatzaileek, zuzeneko musikarekin eta tailerrekin. 

Ekitaldian Mikel Garaizabal alkateak, Javier Crespo alkateordeak eta Inma Zapardiez antolatzaileetako batek parte hartu dute, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!