Egoitz Amantegik Europako pilota txapelketan parte hartuko du, Italian

Joseba Derteano 2019ko urr. 10a, 13:08
Egoitz Amantegi —eskuman— euskal selekzioarekin.

Pilotari abadiñarra LLarges modalitatean lehiatuko da Euskal Pilota Selekzioarekin.

Egoitz Amantegiz gainera, Inhar Ugarte getxoztarrak, Pantxoa Valencia senperearrak, Iban Jauregi zarauztarrak eta Iñaki Esnal larrauldarrak osatuko dute euskal selekzioa.

Txapelketa asteburu honetan —urriak 12 eta 13— jokatuko dute Italiako Monticiano, Ciciano eta Torniella herrietan. Bederatzi talde batuko ditu: euskal selekzioa, Balentziako Benidorm, Parcent eta Relleu, Belgikako Kerksken eta Thielelain, Frantziako Maubeuge, eta, Italiako Torniella eta Scalvia.

Euskal Pilota Selekzioak argi utzi zuen 2018ko udan Franeker (Herbehereak) hirian jokatu zen Europako nazioen arteko txapelketan maila handia eman dezakeela modalitate honetan. Adibidez, Europako txapeldun geratu zen Belgikako taldearen aurka ozta-ozta galdu zuen: 6-5.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!