Larrialdi zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Anboto inguruan

Anboto 2019ko urr. 5a, 12:43

Anbototik jaisterakoan erorikoa izan eta belaunean mina hartu du. Harekin zegoen lagunak larrialdi zerbitzuetara deitu du. Anboto jaitsi eta Asuntzera ailegatzeko bidean izan da istripua, Asuntzera ailegatu baino “500 metro inguru” lehenago, Ertzaintzako iturriek diotenez. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren erreskate taldea eta helikopteroa joan dira zauritua artatzera. Galdakaoko ospitalera eraman dute helikopteroz.

Anbotoren iparraldeko haitzetan, Atxondon, Kilometro bertikala egitekoa da gaur 14:00etatik aurrera. Istripuak ez du zerikusirik kirol probagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!