Abadiñoko EH Bilduk beharrezkoa ikusten du ekintza plan bat "jolasguneen segurtasun baldintzak eta erabilgarritasuna bermatzeko"

Anboto 2019ko urr. 3a, 14:34

Muntsaratzeko, Zelaietako edota Matienako jolasguneen egoera salatu du EH Bilduk ohar baten bidez. "Zorua altxata edota apurtuta dauzkaten guneak ditugu, edota bertako hainbat elementu apurtzeko arriskuan dituzten parkeak".

Abadiñoko Udalari egozten die EH Bilduk jolasguneak erabilgarri ez egotea, gainera. "Udalak herriko jolasguneetako segurtasun baldintzak bermatzeko betebeharra duen arren, sarri askotan ez dira baldintza horiek betetzen, eta horrek egoera arriskutsuak eragiten ditu".

EH Bilduren ustetan, beharrezkoa da jolasguneentzako ekintza plana prestatzea egoera konpontzeko. "Gure herriko haur eta gazteek gune seguru eta erabilgarriak izateko, prebentziozko mantenu plan bat gauzatzea, eta guneen jarraipen egokia egitea, eta plana garatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eskaintzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!