Hiri Antolamendurako Plan Orokorra ikusgai dago Abadiñon

Aritz Maldonado 2019ko ira. 23a, 10:35

HAPOaren dokumentua hiru hilabetean egongo da ikusgai, abenduaren 9ra arte. Horrela, herritarrek ekarpenak egitea ahalbidetu gura dute udal gobernuko kideek.

 "Plan Orokorraren helburu nagusietariko bat herria urbanistikoki batzea da, batez ere, Zelaieta, Matiena eta Muntsaratz herriguneak, baina ez bakarrik gune horiek", adierazi du Mikel Garaizabal alkateak. Herritarrek plana idatzi duen taldeagaz egoteko aukera ere izango dute, hitzordua aurrez eskatuta. Urriaren 9, 16 eta 23rako, eta azaroaren 6, 13, 23 eta 27rako eskatu daiteke hitzordua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!