Pertsona bat Abadiñoko McDonalds-en lapurretan egiten saiatu da bart, jatetxea irekita zegoela

Joseba Derteano 2019ko ira. 22a, 13:23

Kaputxadun bat, labana eskuan, jatetxera sartu eta kaxa erregistratzailea eramaten saiatu zen, Ertzaintzako iturrien arabera.

Bart gauerdian, 00:30 inguruan gertatu zen, jatetxea irekita zegoela. Bat-batean kaputxadun pertsona bat jatetxera sartu eta lokaleko kaxa erregistratzailea eramaten saiatu zen, baina ez zuen lortu eta berehala alde egin zuen. Gertaerak ez zuen zauriturik eragin. Momentuz Ertzaintzan ez dute lapurreta saiakeraren inguruko salaketarik jarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!