Baionan epaitu duten gazte abadiñarrari elkartasuna adierazi diote hainbat herritarrek

Anboto 2019ko ira. 20a, 20:02

Abuztuan G7ko goiko bileraren aurkako mobilizazioetan atxilotu zuten gazte abadiñarra gaur epaitu dute Baionan. Akusazioa erretiratu du fiskaltzak. Epaia abenduaren 3an kaleratuko da.

Abadiñoko ezker abertzaleak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, Txanporta plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!