Abadiñon Baserri Eguna eta Trashumantzia Eguna ospatuko dira irailaren 27an eta 29an, hurrenez hurren

Aritz Maldonado 2019ko ira. 17a, 11:44
Iñaki Rekalde zinegotzia eta Patxi Solana Alluitz Naturako arduraduna

Irailaren 27an VIII. Baserri Eguna ospatuko da eta  hainbat ekitaldi egingo dituzte Matienako Traña plazan. 

Besteak beste, haurrentzako zurezko yoyoak egingo dituzte, eta txapel jaurtiketa txapelketa egingo da 17:30ean hasita. Aldaketa klimatikoaren eraginez ere jardungo dira bertan. "Klima aldaketari aurre egiteko beharraz kontzientzia sortu gura dugu" azaldu du Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak.

Bestalde, irailaren 29an IV. Trashumantzia Eguna ospatuko da. 120 ardi inguruk parte hartuko dute bertan. 10:00etan abiatuko dira animaliak Atxartetik. Urkiolara trikitilarien doinu artean helduko dira. 12:30ean haurrentzako tailerrak eta talo tailerra egongo dira bertan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!