[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitia zortzigarren Zacup Skyrace mendi lasterketan, Italian

Anboto 2019ko ira. 15a, 15:52

Munduko Koparako proba puntuagarria izan da eta korrikalari abadiñarra bederatzigarren dago sailkapen nagusian. 

Mendiko lasterketen Munduko Kopak Italian izan du gaur hitzordua, Lombardia eskualdeko Pasturo herrian. 27,5 kilometroko lasterketa izan da, 2.650 metroko desnibel positibokoa, eta Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak bertan parte hartu du. Zortzigarren helmugaratu da, 3.38.01eko denbora eginda. Denisa Dragomir korrikalari errumaniarrak irabazi du nesketan (3.12.48) eta Jean Baptiste Simukeka ruandarrak mutiletan (2.49.21). Gaurko emaitzaren ondoren, Azkorbebeitia bederatzigarren dago orain sailkapen nagusian. Urriaren 19an izango du hurrengo hitzordua Munduko Kopan, finalean, Italian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!