Giro apartean bazkaldu dute gaur Muntsaratz auzoko jaietan. Arroza jateko elementu nagusi hartuta, talde bakoitzak bere erara prestatzeko aukera izan du. Saioa Mallabiabarrenaren taldeak irabazi du txapelketa. Bigarren postuan, Meritxel Etxegibel eta Leire Pagonabarraga gelditu dira. Arrozak saritzeaz gainera, mozorrotutako hainbat auzotarrek ere sariak jaso dituzte.