[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitia hamargarren Europako Txapelketan

Anboto 2019ko ira. 7a, 13:46

Denisa Dragomir errumaniarrak irabazi du nesketan eta Jan Margarit katalanak mutiletan.

Gaur mendi lasterketen Europako Txapelketa jokatu da Italiako Alpeetan, Domodossola herrian. 31 kilometroko ibilbidea izan da, lasterketa bizkorra, korrika asko egitekoa, eta Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra hamargarren sailkatu da (3.51.52). Denisa Dragomir errumaniarrak irabazi du lasterketa nesketan (3.23.30), Fanny Borgstrom suediarra izan da bigarrena (3.28.24) eta Ainhoa Sanz urretxuarra hirugarrena (3.29.45) . Mutiletan Jan Margarit katalana izan da garailea (2.53.57).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!