Abadiñoko Udalak herritarrekin auzo batzarrak egiteko asmoa agertu du

Udalaren asmoa herritarrak informatzea, auzokideen zalantzak argitzea eta hauen iradokizunak eta ekarpenak jasotzea da.  

"Herritarrekin aurrez aurreko harremana edukitzea udal ordezkariekin auzoan bertan biltzea eta naturaltasunez berba egitea aukera edukitzea oso inportantea iruditzen zaigu" azaldu du Ana Gomez Gobernantza eta Herritarren parte-hartze arloko zinegotziak. 

Bilera hauen maiztasuna udalak zehaztuko du.