Abadiñoko Udalak 5 euroko 1.000 bono eskainiko ditu herriko denda eta tabernetan erabiltzeko

Aritz Maldonado 2019ko ira. 6a, 12:44

Urriaren 1etik aurrera erabili ahalko dira bonoak, kanpainarekin bat egiten duten saltoki eta tabernetan. Hamabost euro edo gehiagoko erosketetan bost euroko deskontua edukiko dute erosleek.

 

Abadiñarrek erosketak herrian egitea sustatzeko kanpaina martxan jarriko du udalak, laugarren urtez. "Herriko komertzioetan salmenta bultzatzea da ekimenaren helburua. Horrekin batera, erreztasunak eman nahi dizkiegu bezeroei establezimendu horietan dagoen kalitatezko eskaintza zabala ezagutzeko" azaldu du Iñaki Rekalde Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu arloko zinegotziak.

Iaz, hogeita bi denda eta tabernak parte hartu zuten ekimenean. Aurten parte hartzea gura duten saltokieko arduradunek haz@abadiano.org helbidera idatzi edo 94 621 55 34  telefonora deitu behar dute. Herritarren Arreta Zerbitzurako udal bulegoetan ere egin daiteke eskabidea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!