Abadiñoko EH Bilduren arabera Astolako aldagelak ez dira egongo prest futbol denboraldi berrirako

Aritz Maldonado 2019ko uzt. 16a, 14:46

Udalak obren lehiaketarako deialdia atzerapen handiagaz egin izana salatu du koalizio subiranistak ohar baten bidez.

Gainera, lehiaketara ez da enpresarik aurkeztu EH Bilduren arabera, eta horrek esleipenerako prozesu guztia ostera martxan jarri beharra eragingo du koalizioaren arabera. "Plegu berria atera beharko da, 35 eguneko epean eman, obra esleitu, erreklamaziorako epea errespetatu..." azaldu dute oharrean.

Futbol denboraldi berria hasi orduko behin-behineko irtenbidea bilatzeko lanean ari dela gaineratu du Abadiñoko EH Bilduk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!