Parte hartzaileek irailaren 30a arteko epea dute proposamenak aurkezteko; bakoitzak lau argazki aurkezteko aukera izango du. Irabazleak 200 euroko saria eramango du; beste hamaika sarituek 50 euronako saria irabaziko dute. Antolatzaileen arabera, sari bat baino ezingo du jaso parte hartzaile bakoitzak. Aurkezturiko argazkiak webgunean egongo dira ikusgai.
Egutegia doan banatuko da abadiñarren artean.