EH Bilduk, ostera, 22.641 euro jasoko ditu urtean. Mikel Urrutia zinegotzia jardunaldi erdian arituko da legegintzaldian. Ika-mika sortu du erabaki honek. Garaizabalek, “koherentzia eza” leporatu die subiranistei. Urrutiak, ostera, ”oposizio eraikitzaileagoa eta produktiboagoa” egitea ahalbidetuko diela erantzun dio.
Herritarren parte hartze batzordea
Bestalde, batzordeak berregituratu ditu Abadiñoko Udalak. Nobedade bezala, Gobernantza eta Herritarren Partaidetzarako batzordea sortu du. Lan talde honen funtzioa, udala abadiñarrengana hurbiltzea izango da. Ogasun, Ekonomia, Sustapen eta Enplegu batzordeak herriko langabeziaren jaistearen alde egingo du lan; Berdintasun eta Aniztasun batzordeak, ostera, gizarte inklusibo baten alde lan egingo du. Bestalde, Ekitaldi eta Aisialdi Batzordetik hiriguneetako eta auzoetako jaiak antolatu eta koordinatuko dira, besteak beste. Kirolak, Gizarte Ekintza eta Hezkuntza eta Euskara batzordeak ere mantenduko dira.