[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitia bederatzigarren sailkatu da Mont Blanc Marathon mendi lasterketan

Jone Guenetxea 2019ko eka. 30a, 19:28

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren ondoren, Golden Trail Series-eko bigarren lasterketa jokatu da gaur, Chamonixen, Frantziako Alpeetan.

42 kilometroko ibilbidea izan dute korrikalariek, 2.780 metroko desnibel positibokoa. Guztira, 2.200 korrikalarik parte hartu dute eta Oihana Azkorbebeitia lasterkari abadiñarra bederatzigarren postuan helmugaratu da. Ruth Croft korrikalari zeelandaberritarrak irabazi du nesketan, eta Davide Magnini italiarrak mutiletan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!