[BIDEOA] Illart Zuazubiskar txirrindulari abadiñarra Minskeko Europear Jokoetan parte hartzen ari da

Jone Guenetxea 2019ko eka. 29a, 20:21

Basque Teameko bekaduna da Illart Zuazubiskar pistako txirrindularia. Minskeko Europear Jokoetan debuta egin baino lehen elkarrizketa hau eman du. Abadiñarrak gaur arratsaldean madison proban parte hartu du eta bihar omniumean.

Aukera gehiago ikusten ditu omniumeko proban, madisona oso teknikoa dalako eta bikotekidearekin bikain moldatzea eskatzen duelako. Omniumaren barruan oso garrantzitsua izango da lehen bi probak ondo biribiltzea, erregularra izatea eta lehenengo zortzien barruan kokatzea guztietan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!