12.000 eurotik gora batu dituzte Abadiñoko elkartasun maratoian

Aritz Maldonado 2019ko eka. 24a, 09:45

Haur minbiziaren ikerketara bideratuko dute ekitaldi solidarioan irabazitako dirua, hain zuzen ere, Biocruces Osasun Ikerketa institutuak jasoko ditu 12.297 euroak. 

Guztira, 370 lagunek eragin zieten pedalei spinning maratoian. Horrez gainera, asteburu osoko egitaraua prestatu zuten antolatzaileek, zuzeneko musikarekin eta tailerrekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!