Abadiñoko Udalak batzarrak egingo ditu udalekuetan onartuak izan diren gazteekin eta hauen gurasoekin

Anboto 2019ko eka. 19a, 14:21

Batzarrak ekainaren 24ean eta 25ean izango dira. 

Ekainaren 24ean Gaztetxoak (2005-2008 bitartean jaioak) udalekuetara joango diren gazteen eta gurasoen  batzarra izango da; 18:00etan hasiko da bilera. Egun bat beranduago, Ludotekakoekin (2013-2015 bitartean jaioak) eta Herri udalekuetakoekin (2009-2012 bitartean jaioak) bilduko dira arduradunak. Ekainaren 25ean hautzaindegi zerbitzua eskainiko da, aurrez 946215535 edo 688653401 telefonoetara deituta. 17:00etan eta 18:00 etan hasiko dira batzarrak, hurrenez hurren.

Batzarrak Txanporta kultur etxean izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!