Lanuzteak hasi dituzte Abadiñoko igerilekuetan Bizkaiko konbenioa sinatzeko

Aritz Maldonado 2019ko eka. 17a, 11:45

Zapatuan, ekainak 15, igerilekuen denboraldiko lehenengo egunarekin batera, lau orduko lanuztea egin zuten Abadiñoko kiroldegiko langileek. 

Hamazortzi hilabete daramatzate Bizkaiko hitzarmena adostu asmoz, oraindik baina, ez dute ezer sinatu. "30 urte baino gehiago daramatzagu hitzarmen kolektibo iraingarriekin, eta ez diegu utziko adarra jotzen, sektorearen egoera larria da" salatu zuten zapatuko lanuzteetan parte hartu zuten langileek. Akordio ezaren ondorioz, lanuzteak deitu dituzte ELA, LAB eta CCOO sindikatuek.

Zapatuan 11:00-13:00 eta 17:30-19:30 bitartean egin zituzten lanuzteak, eta bihar, ekainak 18, eguaztenean, ekainak 19, eta ekainaren 26an beste horrenbeste egiteko asmoa agertu dute langileek. Hitzarmen kolektiboa sinatu ezean, ekainaren 27an egun osoko lanuztea egingo dute. "Baldintza duin batzuk eskatzeko egiten ari garen mobilizazioak babesteko deia luzatzen diegu herritarrei; hau ez da negozio bat, zerbitzu publiko bat da, eta erakundeek zerbitzuaren zein hau egiten duten beharginen lan baldintzak bermatu behar dituzte".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!