Antzerki tailerrean ikasitakoa taularatuko du Banartek

Aritz Maldonado 2019ko eka. 14a, 12:30

Banarte Antzerki taldeak antzerki tailerra eskaintzen duen hamaikagarren denboraldia izan da aurtengoa. Nerea Ariznabarreta izan da tailerreko irakaslea, eta, orain,  antzerki taldeko kideek hitzordu bi dituzte beragaz ikasitakoa oholtza gainean erakusteko. Lehenengoa zapatu honetan izango da, ekainak 15, 19:30ean; Errota kultur etxean izango da emanaldia. Bigarren antzezpena Berrizko Kultur Etxean egingo dute, ekainaren 21ean, 20:30ean.

Hamaika lagunek parte hartu dute ikastaroan, eta antzezpenagaz izan duten lehenengo hartu-emana izan da gehienentzat. Ventura Ponsek pelikularako moldatu zuen Morir o no obra antzeztuko dute. Iaz, Claro y Clara no se aclaran obra antzeztu zuten ikastaroko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!