[BIDEOA] Zelan gelditu da Gerediagako horma irudia norbaitek harrika apurtu eta gero?

Jone Guenetxea 2019ko eka. 12a, 12:10

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otaduik Gerediagako Batzarretxeko horma-irudiari egindako erasoa gaitzetsi du.

Atzo foru zelaiko atea ixtera joandakoan, udaltzaingoak Gerediagako horma batean dagoen horma-irudia apurtuta aurkitu zuen, ezezagunek harrika apurtuta. Momentuz, kristalezko panela lurrean dago apurtuta, eta harriak ere inguruan ditu. 

Ana Otaduik "errespetua" eskatu du

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, horma-irudiko kartelak jasan duen erasoa "deitoratu eta gaitzetsi" du, Aldundiak bidalitako ohar batean. 

Imanol Larrinaga artistak egindako kartelak Durangaldeko Merinaldeko udalerri bakoitzeko ordezkariak erakusten ditu. Aintzinako politikan funtsezkoa izan zen barrutiaren historia kontatzen duen horma-irudietako bat da. Otaduik ondarearen parte den barruti historikoaren aurreko "errespetua" eskatu du, eta bere "itxaropena" erakutsi du, horrelako erasorik "berriro gertatu ez dadin".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!