Gartzen Elejabarrieta bizkorrena Zaldibiako mendi lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 10a, 11:24

Elejabarrietak 15 kilometroko lasterketan parte hartu zuen. 

Zapatuan Zaldibian jokatutako mendi lasterketan Gartzen Elejabarrieta korrikalari abadiñarrak garaipena lortu zuen 15 kilometroko lasterketan. Elejabarrietak 1:22ko aldea atera zion Iker Diges bigarren sailkatua, eta 1:44koa Josu Urrestarazuri. Abadiñarrak sare sozialetan adierazi duenez, "pozik" dago lortutako garaipenarekin. "Lesioekin aurrera eta atzera ibili ondoren, ezin izan dut lasterketa luzea egin. Hala ere, lasterketa honetan parte hartzeak izan du bere alde ona", aitortu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!