Abadiñoko elkartasun maratoian, irri baten truke eragingo diete pedalei

Aritz Maldonado 2019ko eka. 7a, 18:00

Hirugarren urtez, gimnasio erraldoi bilakatuko da Abadiñoko Traña plaza, spinning bizikletez lepo.

Txirrindulari bakoitzak 5 euro emango ditu orduko, haur minbiziaren aurkako ikerketarako. Elkartasun ekimen honek hirugarren urtea du eta herrian erroturik dago jada.

Spinning maratoiaz gainera, kontzertuak, bigarren eskuko merkatu solidarioa eta umeentzako jolasak egongo dira zapatu arratsaldetik hasita. Ekitaldietan batuko den dirua Biocruces Osasun Ikerketa Institutuak jasoko du.

EGITARAU OSOA:

EKAINAK 8, ZAPATUA:

- 17:30: Txiki-Dya tailerra

- 20:30: Kontzertuak

  • Etxe
  • The Cheap and Nasty Boys
  • Stai Zitto

 EKAINAK 9, DOMEKA:

- 09:00: Txistulariak eta agurra

- 09:30-14:30: Spinning maratoia. Ondoren, errifaren zozketa

- 10:00-13:00: Umeentzako tailerrak

- 12:00-19:00: Umeentzako jolasak 

- 17:30: Flamenco-fitness De Norte a Sur taldeagaz

- 19:00: Diskofesta Xaiborregaz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!