Zelaietako saneamendu sistema hobetzeko hitzarmena sinatu dute Abadiñoko Udalak eta Bizkaiko Ur Partzuergoak

Aritz Maldonado 2019ko eka. 4a, 12:16

Ur zikinak araztegira bideratuko dira obra honi esker. 

Jose Luis Navarro jarduneko alkatearen berbetan, errekara ur zikinen isuriak ekidingo ditu, baita ere. 372.000 euroko kostua izango du proiektuak, eta horietako 15.000 euro desjabetzetarako izango dira; gastuen %75 ur partzuergoak ordainduko du, gainontzekoa, Abadiñoko Udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!