Ekitaldia egingo du Abadiño Lagunkoiak ikasturtea ixteko

Aritz Maldonado 2019ko eka. 4a, 09:45

Ekainaren 14ean izango da, Errota kultur etxean, 18:00etatik aurrera. 

Abadiño adinekoentzako herri atsegin bihurtzeko asmoagaz egiten du lan Abadiño Lagunkoiak. Ikasturte honetan egindako ekimenen berri emango du ekitaldian. "Erakundeei proposatuko zaizkien bete-beharrekin ekintza plana osatzen aritu gara azken asteetan. Uda ostean, berriro ekingo diogu jarduerari, ekintza horien jarraipena egiteko" azaldu dute ohar baten bidez.

Ekitaldia Karama 4tet taldearen kontzertu bategaz eta luntx bategaz itxiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!