Abadiño futbol taldea Maila Gorenera igo da

Anboto 2019ko mai. 25a, 19:25
(Argazkia: Facebook, Abadiño KE)

Gernikan 0-2 irabazita mailaz igotzea  lortu dute abadiñarrek.

Lehenengo Erregionaleko azken jardunaldian merezita igoera lortu du Abadiñok. Euren eskuetan zegoen eta ez dute hutsik egin. Beste emaitzen menpe ez egoteko garaipena behar zuten Gernikan eta 0-2 irabazi dute gaur arratsaldean jokatutako partiduan. Horrela, orain hiru denboraldi galdutako maila berreskuratu dute.

Lehenengo taldearena ez da izan gaurko ospakizun bakarra. Kadeteek ere badute pozik egoteko arrazoirik. Ohorezko Mailara igo dira eta, horrez gainera, Maila Goreneko txapeldunen kopa irabazi dute Portugaleteren kontra. Joaneko (0-1) zein itzuliko (4-1) neurketak irabazi dituzte. Azken hori gaur eguerdian jokatu dute.

Gazte mailako taldea, berriz, igoera fasean murgilduta egongo da hurrengo asteetan.

Kadeteen taldea:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!