Hauteskundeak

Abadiñoko eta bertako bizilagunen interesei babesa ematea da EAJren helburua

Markel Onaindia 2019ko mai. 24a, 09:21

Abadiño Eraikiz izeneko prozesu parte-hartzailean ideiak jaso ostean, hamar puntuko hauteskunde programa osatu dute jeltzaleek. 

Enplegu plana garatzea, nagusiekin herri adeitsua sortzea, gazteen etorkizuneko proiektuak laguntzea, aisialdi eskaintza zabaltzea, balioetan oinarritutako hezkuntza bideratzea, kultura eta kirola bultzatzea, landa-auzoak laguntzea, herri partaidetza indartzea, azpiegiturak hobetzea eta bertako kontsumoa eta turismo jasangarria sustatzea dira hamar lehentasunak. 

Kanpaina amaiera
Bestalde, Mikel Garaizabal alkategai duen alderdiak kanpaina amaierako jaia egingo du gaur, Trañabarren kalean. 17:00etan umeen jolasak eskainiko dituzte, eta 18:30ean parrillada. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!