Udalekuetako begiraleen lan-poltsa sortuko du Abadiñoko udalak

Karolina Suarez 2019ko mai. 23a, 20:20

Uztaileko udalekuetan begirale gisa behar egiteko zabalduko dute lan-poltsa. Ludotekan (3-5 urteko umeekin) eta Herri Udalekuan (6-9 urteko umeekin) lan egiteko eskaintza da.

Ima Zapardiez Gazteria arloko zinegotziaren, eta Argi Abad Euskara eta Hezkuntza zinegotziaren arabera, udalak lan egitea gura dutenen datuak jasoko ditu, gero enpresa kudeatzaileei bidaltzeko. "Enpresetara bidaliko dituzte, haiek profil egokienak aukeratu ditzaten".

Maiatzaren 27a izango da izena emateko azken eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!