Euskadiko III. Aeropress kafe txapelketa Abadiñon izango da

Anboto 2019ko mai. 23a, 10:32
Iñaki Rekalde eta Marisa Baque

Ekainaren 1ean jokatuko da Aeropress txapelketa. Zortzi minutuko epean 200 mililitro kafe prestatzea da txapelketa honetako erronka.

Aeropress kafe-makina erabilita ekin behar diote erronkari parte hartzaileek. Hiru epaimahaikidek kafearen gorputza, zaporea, gozotasuna eta azidotasuna neurtuko dituzte, besteak beste. Hain zuzen ere, 2004ean asmatu zuen Alan Adler estatubatuarrak Aeropress kafe-makina, kafearen infusio denbora laburtzeko asmoagaz.

Oraingoz hamabi lagunek eman dute lehiaketarako izena. Peruko Jaen eskualdeko kafea erabiliko dute parte hartzaileek. Irabazleak Espainiako txapelketan parte hartu ahalko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!