Udalak doako wifia jarriko du Abadiñoko hainbat lekutan

Anboto 2019ko mai. 19a, 10:15

Europar Batasunetik 15.000 euroko diru laguntza jaso du horretarako. 

"Herritar eta bisitari guztien eskura jarri gura dugu sareak eskaintzen duen informazio, aisialdi eta denbora pasarako aukera" azaldu du Jose Luis Navarro alkateak ohar baten bidez. Muntsaratz, Zelaieta eta Matienako zenbait lekutan ezarriko da doako wifi zerbitzua. Proiektuaren bigarren fase batean landa eremuko auzoetan ere ezartzea aurreikusten dute udaletik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!