Hauteskundeak

Haur Eskola eta Lehen Hezkuntza eraikin berean batu gura dituzte Abadiñoko Independenteek

Aritz Maldonado 2019ko mai. 20a, 09:32

Traña-Matienako erdigunearen irudia berritzea du helburu proiektu honek. 

Eraikin berri hori, Traña plazan eraikiko litzateke, Javier Crespo AIko alkategaiak ohar baten azaldutakoaren arabera. Independenteen hauteskunde-programako beste proiektu garrantzitsu bat, Zelaietarako aurreikusten duten osasun zentroa da. "Txanporta kultur etxearen atzealdean dagoen udal eraikin batean egingo da, eta egungoaren azalera bikoitza edukiko du" azaldu du Crespok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!