Illart Zuazubiskarrek bere kirol ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortu du Kazakhstanen

Anboto 2019ko mai. 19a, 14:16

Abadiñarrak nazioarte mailan lehenengo garaipena lortu du. Horrez gain, hirugarren izan da puntuaketan. 

Illart Zuazubiskar, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindularia, Kazakhstanen jokatu diren Silk Way Series lasterketetan izan da, UCIko maila goreneko lasterketetan. Bertan, Zuazubiskarrek bere kirol ibilbideko garaipenik garrantzitsuena eskuratu du. Abadiñarra indartsuena izan da scratch proban eta puntuaketan hirugarren postua lortu du. Omniumean, berriz, bosgarren postua lortu zuen, atzo. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!