Hauteskundeak

Abadiñoko EH Bilduk "gune elektoraletik kanpo dauden euskarriak" kenduko ditu

Anboto 2019ko mai. 17a, 14:46

Hauteskunde Batzordearen erabakia onartuko du koalizio subiranistak ohar batean azaldutakoaren arabera. 

"Hauteskunde kanpainari begira jaso ditugun irizpide juridikoen arabera, zuzenean bozkarik eskatzen ez duten euskerriak, beste edozein kartel jartzeko erabiltzen diren guneetan jarri daitezke" azaldu du oharrean. Oharraren arabera, "zuzenean" bozka eskatzen duten euskarriak baino ez dituzte jarri gune elektoraletan.

Hala ere, kanpainarekin jarraituko dutela nabarmendu du Abadiñoko EH Bilduk oharrean. "Datozen egunetan ere, gune ezberdinetan herritarrei Abaiño hobetzeko ditugun proposamenak azaltzen jarraituko dugu, badugulako proiektua, eta hau aurrera eramango duen lan talde anitza eta esperientzia duena".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!