Abadiño mailaz igo daiteke bihar Astolan jokatuko duen partiduan

Joseba Derteano 2019ko mai. 18a, 10:30

Abadiñok Maila Gorenerako igoera lortu dezake asteburuan Astolan, zaleen aurrean. Horregatik, klubetik dei egin diete zaleei, zelaira joan eta taldea animatzeko. Domekan izango da partidua, 17:00etan, Ermuaren aurka.  

Hiru emaitzen baitan dago abadiñarren igoera. Lehenengo eta behin, Ermua menderatu behar du etzi. Bestalde, Baskonia Bk eta Mungiak euren neurketetan huts egin behar dute, Abadiñok mailaz igo ahal izateko.

Iurretakoren aukerak 
Maila bi gorago, Ohorezko Mailan, Iurretakok aukera bi alferrik galdu ditu azken asteetan Urduliz liderra harrapatzeko. Talde biek segurtatuta dute igoera fasea jokatzea, baina zuzenean igo gura dute. Orain, puntu bi aurretik dago Urduliz. Iurretakok Erandioren kontra jokatuko du zapatuan, 17:00etan, Larrakozelaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!