Esne Beltzaren kontzertua eta euskal ezkontza San Trokazetan

Maialen Zuazubiskar / Jone Guenetxea 2019ko mai. 8a, 16:01

Asteburuan ekingo diete jaiei Abadiñon. Zein da egitaraua?

Maiatzak 10. Barikua
19:00 Dokumentala Txanporta Kultur Etxean: Aralar, mundua leku den lurra.
Gonbiteak eskura egongo dira maiatzaren 6tik aurrera Udal Mediatekan (gehienez 2 sarrera pertsonako). Alluitz Mendi Taldeak antolatua.

Maiatzak 12. Santo Domingo
14:00 San Trokaz elizako kanpaien errepikaldi alaia.

Txirrindulari lasterketa, San Trokaz saria (Gaztetxoak Lehiaketa):
14:00 Kadete mailako 1. urtea
16:00 Kadete mailako 2. urtea

19:00 GERBASen kalejira txistulariekin eta dantzarien ekitaldia, San Trokaz plazan (azken entsegua).

Maiatzak 14. Martitzena
18:00 II. Dikothomia Kabareta familia ikuskizuna probalekuan.

19:00 Kontzertua Txanporta plazan: Dj Danny Meip eta Dj Gorka Perez

Maiatzak 15. Eguaztena, San Trokaz
12:00. Meza Nagusia. Ondoren, ezpatadantzari eta irlanderen dantzaldia San Trokaz plazan.

14:00 BELDUR BARIK GUNEA. Txanporta plazan. Eraso sexisten kontrako sentsibilizazioa. Berdintasun Arloak antolatua.

18:00 Erromeria Txanporta plazan Luhartz taldeagaz.

Maiatzak 17. Barikua
17:00 Comediante familia ikuskizuna (Cia. Kicirke). Zeletabe kalean. Euria bada, frontoian.

18:30 Kalejira Orkresta elektrotxarangarekin.

18:30 San Trokaz Elite Eskuz Binakako txapelketaren finala Tornosolo trinketean.

22:30 Kontzertua probalekuan:
Izaki Gardenak
Pelax

Maiatzak 18. Zapatua

Euskal Ezkontza

10:30 San Trokaz Eskuz Binakako pilota goxoa txapelketaren finalaurrekoak Tornosolo trinketean.

12:30 Kalejira herritik ezkongaiekin.

Ondoren, ezkontza San Trokaz plazan (euria bada, elizpean).

14:30 Paella erraldoia Ferialeku plazan. Txartelak salgai Zelaietako jubilatuen egoitzan eta Mediatekan. Erosteko azken eguna: maiatzak 14. Prezioa: 8€. Euria bada, probalekuan. Jai batzordeak ogia eta postrea bananduko ditu.

15:00-19:00 Umeendako jolasak. Ferialeku plazan. Euria bada, ez da egingo.

18:00. Eskuz binakako San Trokaz txapelketa, haurren finala frontoian. Ondoren, kadete eta Sub22 mailetako San Trokaz txapelketako eskuz binakako finalak.

21:30 Kontzertua Txanporta plazan:
Not Scientist
Arkada Social
Esne Beltza

Maiatzak 19. Domeka.
10:30-14.30. Abentura parkea Ferialeku plazan. Euria bada frontoian.

10:30-14:30 Tailerrak eta jokuak Ferialeku plazan. 3-6 urteko umeentzat. Euria bada frontoian.

11:00 Haur eta gaztetxoendako bizikleta martxa. Txanporta plazan hasi eta amaitu. Ondoren, haurrentzako bizikleta ginkana, Txanporta plazan.

12:30 Pedalik gabeko bizikleta proba Txanporta plazan.

16:00 San Trokaz Eskuz Binakako pilota goxoa txapelketaren finalak Tornosolo trinketean.

18:00 Kalejira eta dantzaldia Talde Batuak taldeko umeekin eta Txanbolin taldeko txistulariekin Txanporta plazan.

19:00 Txokolatada Txanporta plazan. Hiper Eroski Abadiñoren laguntzagaz.

20:00 GERBASi agur eta jaien amaiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!