Oihana Azkorbebeitiak denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du Aloñako Igoeran

Anboto 2019ko mai. 5a, 18:30
Nahia Quincoces eta Oihana Azkorbebeitia selekziokideak eta gaurko protagonistak.

Nahia Quincocesek eta Nerea Amilibiak osatu dute podiuma.

Oñatin lehiatu den mendi lasterketako 22.6 kilometroak 2.27.47ko denboran osatu ditu Azkorbebeitia abadiñarrak. 12 minutuko aldea atera dio Quincoces mendexarrari eta 20 minutukoa Amilibia aiarrari.

Gizonetan Walter Becerra izan da onena: 2.10.00.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!