Ekainaren 8an eta 9an izango da Abadiñoko haur minbiziaren aurkako III. spinning maratoia

Aritz Maldonado 2019ko mai. 3a, 13:27
Ekain Lopez (Pequeropa), Iker Ion Baquero (Rhytmhic Bike), Iñigo Gonzalez (Emtesport), Javier Crespo eta Ima Zapardiez zinegotziak, Miguel Alejandro Garcia Aria eta Lide Alaña Rodrigo (Biocruceseko onkologoak)

Spinning maratoia ekainaren 9an izango da, 09:00etatik aurrera, eta lau ordu eta erdi iraungo ditu. Iazko edizioan 8.836 euro batu ziren, eta 350 lagunek parte hartu zuten. Aurten herritar gehiago inplikatzea gura dute antolatzaileek. 

Elkartasunezko ekimena ekainaren 8an hasiko da, kontzertuekin. Bestalde, maratoiaz gainera, hainbat ekintza antolatu dira ekainaren 9rako. Goizean, umeentzako tailerrak elkartasun azoka egingo dira. Arratsaldean, ostera, De Norte a Sur taldeak dantza eskolak eskainiko ditu, eta puzgarriak jarriko dira, baita ere. 

Esan bezala, ia 8.000 eurotik gora batu ziren. Aurtengo edizioan irabazitako dirua Pequeropa elkarteari emango zaio, honek, Gurutzetako ospitaleko Biocruces Bizkaia ossasun ikerketa institutuari helaraziko dio dirua. "Ekimen izugarria da hau, eta beste hainbat herritan ere berdina egiten hasi dira" azaldu du Ekain Lopez Pequeropa elkarteko presidenteak.

Izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 8ra arte pedaleaporunasonrisa.com helbidean. Pedalei eragiten dieten ordu bakoitzeko, bost euro emango dituzte parte hartzaileek. Kontu korronte bat ere ireki dute norbanakoek diru ekarpenak egiteko. Udalaz gainera, Pequeropa, Rhytmhic Bike eta Emtesport elkarteek parte hartu dute antolaketan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!