Pertsona bat atxilotu dute mozkortuta gidatzeagatik eta ertzainen aurka oldartzeagatik

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 2a, 16:24

Abadiñon auto istripu bat izan eta ihes egin ostean atxilotu dute.

Gaur eguerdian bi autok istripua izan dute Abadiñon, Astolan. Istripuaren ostean, bi autoetako batek ihes egin du. Ertzaintzak jakitera eman duenez, Durangon gelditu dute autoa eta gidaria inputatu egin dute mozkortuta gidatzeagatik. Orduan, gidaria oldartu egin dela eta atxilotuta eraman dutela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!