Traña-Matienako txosna batzuetan lapurretan egin dute

Joseba Derteano 2019ko mai. 1a, 22:02

Lau txosnetako zerrailak apurtu eta dirua ostu dute. Batean, 150 euro eta, besteetan, diru-xehea.

Gaur eguerdian txosnak ireki dituzte herri kirolak egon direlako San Prudentzio jaien barruan. Ekitaldia amaitu denean itxi egin dituzte. 16:30 inguruan bueltatu direnean lau txosnetako zerrailak apurtuta aurkitu dituzte. Txosna batean 150 euro lapurtu dituzte eta, besteetan, diru-xehea, txosnaguneko iturriek ANBOTOri konfirmatu diotenez. Musika ekipoko aparatu bat ere eraman dute. Diruen kaxak lurretik eta edarien hozkailuak zabalik aurkitu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!