San Prudentzio jaiak

San Prudentzio jaietako egitaraua

Anboto 2019ko api. 24a, 09:00

Apirilak 27, Donien Atxa eta Mozorro Eguna.

- Egun osoan: mozorro photocall-a Traña plazan.
- 12:00. Donien Atxa jasotzea. Giroa alaitzen, Ardoa Barrura fanfarrea, Iluntze taldearen dantza saioa, eta urteko lagun ospetsua saritzeko ekitaldia.
- 13:30. Txupinazoa txosnagunean Katalamixon taldearen eskutik. Txosna batzordeak antolatua.
- 13:30. Beldur Barik gunea. Traña plazan. Eraso sexisten kontrako sentsibilizazioa. Berdintasun Arloak antolatua.
- 14:30. Maleta siku eta Food Trucks Traña plazan.Txartelak salgai apirilaren 26ra arte Errota Kultur Etxean, eta 27an bertan, plazan. Prezioa: 1 euro. Euria bada, frontoian. Jai batzordeak ogia eta postrea bananduko ditu.
- 17:30. Koadrilen arteko jokoak Traña plazan. Txosna batzordeak antolatua.
- 18:00. Mozorro kalejiran parte hartuko duten taldeen argazki ofiziala Traña plazan.
- 19:00. Mozorro kalejira Irulitxa fanfarreak alaituta Trañabarren kalean.
- 21:30. Kalejira Perculights! taldearekin.
- 23:00. Jaialdia Traña plazan: Garilak 26.


Apirilak 28, San Prudentzio eguna

- 11:00-13:30. Umeendako jolasak Traña plazan. 
- 11:00. Txanbolin taldeko txistularien kalejira.
- 12:30. Bertso triki-poteoa. Traña plazan hasita.
- 12:45. Kontzertua elizan, Jaizale txistulari elkartearekin.
- 16:00. Tute txapelketa Barnebide jatetxean.
- 16:30. Ginkana Traña plazan. 
- 17:00-19:00. Umeendako jolasak Traña plazan. Euria bada, frontoian.
- 18:00. Show cooking eta Txiki Txef  Zigor Iturrietarekin Traña plazan. Txosna batzordeak antolatua. Janari eta arropa bilketa solidarioa Atxondo Harrera Herria elkartearentzako.


Apirilak 30, martitzena.

- 17:00. Eskulanen tailerrak Praza Galizian. Euria bada, eskolako aterpean.
- 18:30. Haur animazioa Praza Galizian: Txikifesta Show. Euria bada, eskolako aterpean.
- 18:30. El txou de Patxi, Gorka Aguinagalderen monologoa, Errota Kultur Etxean. Lehen saioa.Sarrerak salgai Errota Kultur Etxean.
- 20:00. Kontzertu akustikoa Traña plazan: BSB. Txosna Batzordeak antolatua.
- 20:30. El txou de Patxi, Gorka Aguinagalderen monologoa Errota Kultur Etxean. Bigarren saioa. 
- 22:15. Su artifizialak. Tren geltokiaren ondoan. Euria edo haizea bada, zapatura atzeratuko da.
- 23:00. Kontzertua Traña plazan: Gozategi.

Maiatzak 1, eguaztena

- Goizean, Geu Be taldeak txahal bat erreko dau Traña plazan. Euria bada, merkatu plazan.
- 10:00. Nekazari azoka Traña plazan. Euria bada, merkatu plazan.
- 11:00. Txanbolin taldeko txistularien kalejira.
- 11:00. Pilota tailerrak frontoian. Atxarte pilota eskolak antolatua.
- 12:00. Herri kirolak Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.
- 16:00. Mus txapelketa merkatu plazan. Pipo´s tabernak antolatua.
- 17:00. San Prudentzio pilota txapelketaren finala. Atxarte pilota eskolak antolatua.
- 18:00. OhLimpiadas familia ikuskizuna (Cia. Sincronacidas). Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.


Maiatzak 3, barikua.

- 16:45. Txiki merienda merkatu plazan.
- 17:15. Eskobien atzetik familia ikuskizuna (Barré Compañía taldea) merkatu plazan.
- 18:30. Diskofesta: Xaibor, merkatu plazan.
- 21:00. Parrillada Traña plazan. Jai batzordeak antolatua.
- 22:00. Bertso saioa Errota Kultur Etxean. Bertsolariak: Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Txaber Altube eta Aitor Bizkarra. Gai jartzailea: Igor Galarza. Gonbiteak eskura egongo dira Errota Kultur Etxean (gehienez 2 sarrera pertsonako).
22:30. DJ Dema Traña plazan: Dj Alus vs Dj Wimis.Ondoren karaoke. Txosna batzordeak antolatua.

 

Maiatzak 4, zapatua, Gazte Eguna.

- 11:30. Izena ematea paella txapelketan merkatu plazan.
- 12:00. Mahai ingurua Traña plazan: Errefuxiatuak. Traña-Matienako gazteek antolatua.
- 12.30. Iluntze dantza taldearen kalejira eta alardea Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.
- 14:30. Txupinazoa eta herri bazkaria Traña plazan. Traña-Matienako gazteek antolatua.
- 16:00. Ugasixo txapelketa merkatu plazan.
- 17:00. Kontzertua merkatua plazan: Mariachi Azteca de Flor Fernández.
- 17:00. Gazte Eguneko jokoak Traña plazan.
- 17:30. Izena ematea tortilla txapelketan merkatu plazan.
- 18:00 Sukalde bat jantokian flashmob grabaketa eskolako aterpean. Berton Bertokoa dinamikaren ekitaldia. Bertoko produktuekin egindako pintxoak egongo dira.
- 19:00. Kalejira ElektroTxufla taldearekin. Txosna batzordeak antolatua.
- 22:30. Kontzertua Traña plazan: La Basu. Ondoren play back lehiaketa eta kontzertua The Riff Truckers taldearekin.
- 23:00. Jaialdia Trañabarren etorbidean: Patrulla Canina eta Onda Futura.

Maiatzak 5, domeka.

- 13:00. Done Zezili abesbatza eta The Golden Binder Duoren erakustaldia Errota Kultur Etxean. Gonbiteak eskura egongo dira Errota Kultur Etxean (gehienez 2 sarrera pertsonako).
- 13:00. Perretxiko pintxoen dastaketa Pinoko plazan. Geredixa mikologi elkarteak antolatua.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria. Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatua.
- 17:00. Jaialdia Traña plazan: Belle & Blue.
- 20:00. Donien Atxa kentzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!