San Prudentzio jaiak

Berton Bertokoa dinamikak deituta flashmob bat grabatuko dute maiatzaren 4an Traña-Matienan

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 25a, 11:44

Argazkia: Berton Bertokoa

Grabaketa maiatzaren 4an izango da Traña-Matienako eskolako aterpean.

Eskola publikoetako jantokietan bertako eta sasoiko produktuak jatearen aldeko Berton Bertokoa dinamikak Sukalde bat jantokian izeneko bideoklipa estreinatu zuen apirilean. Maiatzaren 4an, berriz, flashmoba grabatuko dute Traña-Matienako eskolako aterpean. Grabaketa 18:00etan izango da. 

Gainera, Berton Bertokoa dinamikako kideek produktuekin egindako pintxoak eskainiko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!