San Prudentzio jaiak

1.200 txahal-pintxo inguru banatuko dituzte Geu Be elkartearen alde

Markel Onaindia 2019ko api. 30a, 09:40

Bihar txahala erreko dute sanprudentzioetan, dagoeneko ohitura bihurtzen ari den ekimenean.

Geu Be elkarteak antolatzen du orain dozena bat urtetik hona, Jose Alfaro kideak gogoratzen duenez. "Familiak, begiraleak eta gazteak egongo gara bertan, tiketak saltzen eta pintxoak banatzen". Txahal-pintxoak 2 euroan saltzen dituzte, edariagaz lagunduta. Horrela, batzen den dirua elkartearentzat izango da, euren eguneroko lana laguntzeko. Alfaroren esanetan, 1.200 pintxo inguru saltzen dituzte urtero, eta ordu pare batean agortzen dira.

Txahal-pintxoen arrakasta
Txahalak arrakasta izaten duela dio Alfarok. "Gaur egun leku askotan oilaskoa saltzen da, baina txahala oso leku gutxitan. Matienan gure ohitura bihurtu da", azaldu du Geu Bekoak.

Aurreko gauerdian hasiko dira txahala erretzen,  astiro-astiro, eguerdirako prest izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!