San Prudentzio jaiak

Zapatu eguerdian Donien Atxa jarrita hasiera emango diete San Prudentzio jaiei

Katalamixon taldeko kideek izango dute ardura txosnaguneko txupinazoa jaurtitzeko; txupinazoa zapatuan izango da, 13:30ean.

Zapatuan, Donien Atxa altxatzeagaz batera hasiko dira sanprudentzioak Matienan. Aurreko urteetan ez bezala, aurten San Prudentzio behezperan, eguerdiko 12:00etan emango diete hasiera jaie. Ostean, Katalamixon taldeko kideek txosnaguneko txupinazoa jaurtiko dute.

Apirilaren 27tik maiatzaren 5a bitartean jai giroa izango da nagusi Matienan eta gustu eta adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Zapatuan esaterako mozorro eguna izango da, eta maiatzaren 4an Gazte Eguna ospatuko dute.

SAN PRUDENTZIO JAIETAKO EGITARAUA

Apirilak 27, Donien Atxa eta Mozorro Eguna.

- Egun osoan: mozorro photocall-a Traña plazan.
- 12:00. Donien Atxa jasotzea. Giroa alaitzen, Ardoa Barrura fanfarrea, Iluntze taldearen dantza saioa, eta urteko lagun ospetsua saritzeko ekitaldia.
- 13:30. Txupinazoa txosnagunean Katalamixon taldearen eskutik. Txosna batzordeak antolatua.
- 13:30. Beldur Barik gunea. Traña plazan. Eraso sexisten kontrako sentsibilizazioa. Berdintasun Arloak antolatua.
- 14:30. Maleta siku eta Food Trucks Traña plazan.Txartelak salgai apirilaren 26ra arte Errota Kultur Etxean, eta 27an bertan, plazan. Prezioa: 1 euro. Euria bada, frontoian. Jai batzordeak ogia eta postrea bananduko ditu.
- 17:30. Koadrilen arteko jokoak Traña plazan. Txosna batzordeak antolatua.
- 18:00. Mozorro kalejiran parte hartuko duten taldeen argazki ofiziala Traña plazan.
- 19:00. Mozorro kalejira Irulitxa fanfarreak alaituta Trañabarren kalean.
- 21:30. Kalejira Perculights! taldearekin.
- 23:00. Jaialdia Traña plazan: Garilak 26.


Apirilak 28, San Prudentzio eguna

- 11:00-13:30. Umeendako jolasak Traña plazan. 
- 11:00. Txanbolin taldeko txistularien kalejira.
- 12:30. Bertso triki-poteoa. Traña plazan hasita.
- 12:45. Kontzertua elizan, Jaizale txistulari elkartearekin.
- 16:00. Tute txapelketa Barnebide jatetxean.
- 16:30. Ginkana Traña plazan. 
- 17:00-19:00. Umeendako jolasak Traña plazan. Euria bada, frontoian.
- 18:00. Show cooking eta Txiki Txef  Zigor Iturrietarekin Traña plazan. Txosna batzordeak antolatua. Janari eta arropa bilketa solidarioa Atxondo Harrera Herria elkartearentzako.


Apirilak 30, martitzena.

- 17:00. Eskulanen tailerrak Praza Galizian. Euria bada, eskolako aterpean.
- 18:30. Haur animazioa Praza Galizian: Txikifesta Show. Euria bada, eskolako aterpean.
- 18:30. El txou de Patxi, Gorka Aguinagalderen monologoa, Errota Kultur Etxean. Lehen saioa.Sarrerak salgai Errota Kultur Etxean.
- 20:00. Kontzertu akustikoa Traña plazan: BSB. Txosna Batzordeak antolatua.
- 20:30. El txou de Patxi, Gorka Aguinagalderen monologoa Errota Kultur Etxean. Bigarren saioa. 
- 22:15. Su artifizialak. Tren geltokiaren ondoan. Euria edo haizea bada, zapatura atzeratuko da.
- 23:00. Kontzertua Traña plazan: Gozategi.

Maiatzak 1, eguaztena

- Goizean, Geu Be taldeak txahal bat erreko dau Traña plazan. Euria bada, merkatu plazan.
- 10:00. Nekazari azoka Traña plazan. Euria bada, merkatu plazan.
- 11:00. Txanbolin taldeko txistularien kalejira.
- 11:00. Pilota tailerrak frontoian. Atxarte pilota eskolak antolatua.
- 12:00. Herri kirolak Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.
- 16:00. Mus txapelketa merkatu plazan. Pipo´s tabernak antolatua.
- 17:00. San Prudentzio pilota txapelketaren finala. Atxarte pilota eskolak antolatua.
- 18:00. OhLimpiadas familia ikuskizuna (Cia. Sincronacidas). Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.


Maiatzak 3, barikua.

- 16:45. Txiki merienda merkatu plazan.
- 17:15. Eskobien atzetik familia ikuskizuna (Barré Compañía taldea) merkatu plazan.
- 18:30. Diskofesta: Xaibor, merkatu plazan.
- 21:00. Parrillada Traña plazan. Jai batzordeak antolatua.
- 22:00. Bertso saioa Errota Kultur Etxean. Bertsolariak: Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Txaber Altube eta Aitor Bizkarra. Gai jartzailea: Igor Galarza. Gonbiteak eskura egongo dira Errota Kultur Etxean (gehienez 2 sarrera pertsonako).
22:30. DJ Dema Traña plazan: Dj Alus vs Dj Wimis.Ondoren karaoke. Txosna batzordeak antolatua.

 

Maiatzak 4, zapatua, Gazte Eguna.

- 11:30. Izena ematea paella txapelketan merkatu plazan.
- 12:00. Mahai ingurua Traña plazan: Errefuxiatuak. Traña-Matienako gazteek antolatua.
- 12.30. Iluntze dantza taldearen kalejira eta alardea Traña plazan. Euria bada, eskolako aterpean.
- 14:30. Txupinazoa eta herri bazkaria Traña plazan. Traña-Matienako gazteek antolatua.
- 16:00. Ugasixo txapelketa merkatu plazan.
- 17:00. Kontzertua merkatua plazan: Mariachi Azteca de Flor Fernández.
- 17:00. Gazte Eguneko jokoak Traña plazan.
- 17:30. Izena ematea tortilla txapelketan merkatu plazan.
- 18:00 Sukalde bat jantokian flashmob grabaketa eskolako aterpean. Berton Bertokoa dinamikaren ekitaldia. Bertoko produktuekin egindako pintxoak egongo dira.
- 19:00. Kalejira ElektroTxufla taldearekin. Txosna batzordeak antolatua.
- 22:30. Kontzertua Traña plazan: La Basu. Ondoren play back lehiaketa eta kontzertua The Riff Truckers taldearekin.
- 23:00. Jaialdia Trañabarren etorbidean: Patrulla Canina eta Onda Futura.

Maiatzak 5, domeka.

- 13:00. Done Zezili abesbatza eta The Golden Binder Duoren erakustaldia Errota Kultur Etxean. Gonbiteak eskura egongo dira Errota Kultur Etxean (gehienez 2 sarrera pertsonako).
- 13:00. Perretxiko pintxoen dastaketa Pinoko plazan. Geredixa mikologi elkarteak antolatua.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria. Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatua.
- 17:00. Jaialdia Traña plazan: Belle & Blue.
- 20:00. Donien Atxa kentzea.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.