Astolako aisialdi guneko zaborra norbaitek "gurata" botatzen duela diote udaltzainek

Anboto 2019ko api. 21a, 13:00

Iluntzean zaborrontzietan sartuta dagoen zikinkeria hurrengo goizean lurrean barreiatuta aurkitzen dutela diote udaltzainek.

Azken hilabeteetan Astolako erretegien ingurua zikinkeriaz beteta egon da asteburu goizetan. Egoera horren aurrean, Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak leku horretan gertatzen ari dena ikertzeko agindu diela azaldu dute udaltzainek. Bada, ondorio argia atera dute. Iluntzean erretegietan egon den jendeak zaborrontzira botatako zikinkeria hurrengo goizean lurrean barreiatuta aurkitzen dute. Zikinkeria hori "gurata" botatzen dutela diote udaltzainek. Asteburu honetan bertan, zapatu iluntzean eta domeka goizean argazkiak atera dituzte. Zapatuan zikinkeria zaborrontzietan dagoela ikusi daiteke. Domeka goizean, ostera, zaborrontziak hutsik daude eta zikinkeria lurrean dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!