Zelaietako arbolak botatzearen aurkako sinadura bilketa abiatuko du herritar talde batek

Aritz Maldonado 2019ko api. 11a, 17:18

Herritarren hitza kontutan hartzeko eskatu dute, ohar baten bidez. 

"Egingo diren aldaketak gure bizimoduarekin zerikusi zuzena dute eta pentsatu dugu gure iritzia kontutan hartu beharko litzatekeela uste dugu" arrazoitu dute. Ferialekuko arbolak sanoak direla azpimarratzeaz gainera, auzotarrei egiten dieten ekarpena nabarmendu dute. "Udako sargorietan Ferialekuetara joaten gara ume, gazte eta edadetuak gerizpe eta freskura bila. Horrez gainera, zuhaitz handiak karbono dioxidoaren xurgatzaileak dira".

"Ferialekuko arbola sanoak eta ederrak bota, eta Ferialekuaren itxura guztiz aldatzea omen da Abadiñoko Udalaren helburua. Azken finean, herriko ondarearen zati bat suntsitzea da asmoa" adierazi dute ohar baten bidez. 

Datozen asteetan hasiko dira sinadurak biltzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!